Bisitatzeko aukerak
Aukeratu museoa zeure kabuz ezagutzea (tarifa orokorra 12 euros, murriztua 9 euro) edo, taldeka gure gidariek lagunduta (bisita gidatuaren gehigarria: 3,5 euro).
Museoko sarrerek une bakoitzean eskaintzen diren erakusketak bisitatzeko eskubidea ematen dute.
Bisita gidatuak museoko bildumaren
erakusketara egiten dira. Ordubeteko iraupena dute eta hainbat hizkuntza eta
ordutegitan eskaintzen dira: 11:00 gaztelania; 13:00 euskara; 16:00 gaztelania;
18:00 ingelesa. Online baino ezin dira erreserbatu, eta sarrera baten erosketa
gehigarria behar dute.
Erreserbatzeko orduan
Bisita gidatuaren aukera interesatzen bazaizu, lehendabizi erreserba ezazu bisita eta gero sarrera gehitu.
Zure kontura bisitatzea nahiago baduzu, aukeratu dagokion sarrera mota: orokorra, murriztua edo haurrena.
Sarrera murriztua edo/eta familia ugariko tarifa erabiltzeko eskubidea museoan egiaztatu behar da eta sarrerei bakarrik aplikatzen da.
Sarrera murriztua edo/eta familia ugariko tarifa erabiltzeko eskubidea museoan egiaztatu behar da eta sarrerei bakarrik aplikatzen da.
Kontuan izan sarrerak erreserbatutako ordutegirako eta datarako
bakarrik direla baliagarria.
Ez da ez aldaketarik ez itzulketarik onartzen.
9 sarrera baino gehiago erosi nahi baduzu egun eta data jakin baterako, mesedez jar ezazu harremanetan gurekin.
Ez da ez aldaketarik ez itzulketarik onartzen.
9 sarrera baino gehiago erosi nahi baduzu egun eta data jakin baterako, mesedez jar ezazu harremanetan gurekin.
Alderdi praktikoak
Museora zure erreserbako ordua baino hamar minutu lehenago iristea gomendatzen dizugu, lehiatilean zure online sarrera trukatu eta balidatu behar direlako. Museoak ez du aparkalekurik eta, beraz, garaiz iristeko faktore hori kontuan hartu behar dute autoz etortzen diren pertsonek. Kontsulta iezaguzu zure bisitari buruzko edozein zalantza: info@cristobalbalenciagamuseoa.com / +34943008840