Ohartarazpenak
- 
                  Ez da aldatzen, ez da dirua itzultzen. 
- 
                  Ordaintzeko botoia sakatzean, web-orri honen onlineko salmentaren baldintzak eta museoaren arauak onartzen dira. 
- 
                  Sarrera bakoitzak erreserbatutako egun eta ordurako soilik balio du. 
- 
                  Murrizketarako eta/edo familia ugariaren tarifa izateko eskubidea museoan egiaztatu behar da eta sarreretan soilik aplikatzen da (bisitetan ez). 
- 
                  Museoak ez du aparkalekurik; beraz, autoan etorriz gero, komeni da Getariara behar besteko aurrerapenaz etortzea, aparkalekua bilatu eta museora oinez etortzeko. 
- 
                  Webguneko eskaera bakoitzeko 9 sarrera eros daitezke gehienez. Hamar sarrera edo gehiago erosteko, idatzi info@cristobalbalenciagamuseoa.com helbidera eta deskontua izango duzu. 
Bisita gidatuak
- 
                  Gure bitartekari aditu baten eskutik museoaren bildumara bisitaldi programatu bat egiteko sarrerak webgune honetan soilik erreserbatu daitezke aurretiaz. 
- 
                  Gaztelaniaz eta euskaraz dira, denboraldiaren araberako ordutegian eta maiztasunaz, eta 55 minutu irauten dute. 
- 
                  Edukiera murriztua. 
- 
                  Tarifan museorako sarrera sartzen da eta ez da murrizketarik aplikatzen. 
- 
                  Programatu gabeko data, ordutegi edo hizkuntzetan bisita bat erreserbatu nahi baduzu, kontsultatu “eskaripeko bisitak” aukerari buruz, hemen: info@cristobalbalenciagamuseoa.com 
Sarrerak
- 
                  Museorako sarrerek une bakoitzean programatutako erakusketa guztietara sartzeko eskubidea ematen dute (kontsultatu informazio hori gure webgunean). 
- 
                  Hiru sarrera mota daude: orokorra, murriztua eta haurrena. Irakurri ondo sarrera bakoitzaren baldintzak, zein dagokizun ikusteko. 
- 
                  Gainera, deskontudun tarifa bat aplikatzen zaie familia ugariaren ziurtagiri ofiziala dutenei. Baldintza hori museoko harreran egiaztatuko da bisitaren egunean, ziurtagiria aurkeztuta. 
Erreserbatzeko
- 
                  Aukeratu dagokizun sarrera: orokorra, murriztua edo haurrena. 
- 
                  Aplikagarria bazaizu, aukeratu familia ugariaren tarifa. Ez bada zure kasua, jarraitu lehenetsitako tarifarekin. 
- 
                  Aukeratu erabilgarri dagoen egun eta ordu bat. 
- 
                  Egiaztatu zure hautua, okerrak saihesteko (ez da aldatzen, ez da dirua itzultzen) 
- 
                  Ordaintzeko botoia sakatu eta ordainketa seguruko pasabidera iritsiko zara. 
- 
                  Ordainketa egiaztatu ondoren, zure faktura eta sarrerak jaisteko esteka bat jasoko dituzu e-mail bidez. 
Eskerrik asko!