Baldintzak

SARRERA-SALMENTAREN ETA BISITA-ZERBITZUAREN BALDINTZA OROKORRAK CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA

1. INFORMAZIO OROKORRA ETA IDENTIFIKAZIOA
 1.1 Baldintza orokorren xedea Salmentarako Baldintza Orokor hauek (aurrerantzean, «BALDINTZA OROKORRAK») ezartzen dute zer baldintzaren eta terminoren arabera erregulatuko den sarreren erosketa (aurrerantzean, «SARRERA/K»), aukera ematen dutenak CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA (aurrerantzean, «CBM») ikusteko eta/edo hark antolatutako bisitaldietan eta bestelako kultur eta/edo aisialdi jardueretan (aurrerantzean, «JARDUERAK») parte hartzeko. Sarrerak Interneteko erabiltzaileen (aurrerantzean, «ERABILTZAILEAK») esku jartzen dira  www.cristobalbalenciagamuseoa.com/ webgunearen bitartez (aurrerantzean, «WEBGUNEA»).


1.2.       CBM identifikatzeko datuak


Sozietatearen izena:                    FUNDACIÓN CRISTÓBAL BALENCIAGA FUNDAZIOA
Izen komertziala:                        CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOA
Helbidea:                                    Aldamar parkea 6, 20808 Getaria (Gipuzkoa).
IFK:                                            G-20679049.
Erregistro-datuak:                      Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa, F-91 zk. 



Tf + 34 943 00 88 40
email: info@cristobalbalenciagamuseoa.com
1.3 Baldintza orokorren baliozkotasuna eta aldaketa
WEBGUNEAREN bitartez SARRERAK erosteko, ERABILTZAILEAK irakurri eta berariaz eta osorik onartu behar ditu BALDINTZA OROKORRAK erosketa egiteko ezarri den sistema teknikoan, eta ezin izango du prozesua amaitu horiek onartu gabe. Halaber, BALDINTZA OROKORRAK osatuko dira JARDUERA zehatz bakoitzerako ezar daitezkeen beste edozer baldintza partikularrekin (aurrerantzean, «BALDINTZA PARTIKULARRAK»). Horiek ere WEBGUNEAN jarriko dira ERABILTZAILEEN eskura. CBMk beretzat gordetzen du BALDINTZA OROKORRAK eta kasuan-kasuan aplikagarriak diren BALDINTZA PARTIKULARRAK aldatzeko eskubidea. ERABILTZAILEAK erosketa egiteko momentuan WEBGUNEAN aurkituko dituenak izango dira indarrean. Nolanahi ere, aldaketa horiek ez dute atzeraeraginezko ondoriorik izango aldez aurretik eskuratutako SARRERETAN.
1.4 Erabiltzaileen gaitasuna
SARRERAK partikular moduan, beren izenean eta eskubideekin, jarduten duten pertsona fisikoei zuzentzen zaizkie. Kanpo geratuko dira pertsona juridikoak, baita sarrerak beren jarduera profesionalaren bitartez merkaturatzeko eskuratu nahi dituzten pertsona fisikoak ere.Era berean, WEBGUNEAREN bidez erosi ahalko dute soilik adinez nagusiak eta Espainiako legediaren arabera jarduteko gaitasun osoa duten pertsona fisikoek edota emantzipatutako adingabeek, Kode Zibilean ezarritako betekizunekin bat etorriz.BALDINTZA OROKORRAK onartuz gero, ERABILTZAILEAK adierazten eta bermatzen du baduela jarduteko eta kontratatzeko behar den legezko gaitasuna, arestiko baldintzen arabera. 
1.5 Hizkuntza 
ERABILTZAILEAREN eta CBMren arteko kontratu bat formalizatzearen baliokidea da WEBGUNEAREN bidez SARRERAK erostea. Kontratu hori BALDINTZA OROKORREN arabera arautuko da, bai eta kasuan kasuko BALDINTZA PARTIKULARREN arabera ere, halakorik izanez gero. Kontratua euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez formalizatzeko aukera izango da, hizkuntza horietan jarriko direlako BALDINTZA OROKORRAK ERABILTZAILEEN eskura. 
1.6 SARREREN eskaintzaren eremu geografikoa
SARREREN erosketak ez du lurralde-mugarik izango.  

2.             SARRERAK WEBGUNEAREN BIDEZ EROSTEA 

2.1.       Kontratatzeko/erosteko prozedura
WEBGUNEAN SARRERAK erostean, ERABILTZAILEAK hautatu beharko du soilik zer JARDUERETARAKO, zer datarako eta ordurako, zenbat pertsonarako eta zer SARRERA mota nahi dituen.JARDUERA bakoitza hautatzean, horri buruzko informazio zehatza bistaratuko da. Hala, berariaz adieraziko da SARRERA bakoitzaren unitate-prezioa, tarifen arabera; eskatutako sarrera guztien azken prezioa (BEZa barne) eta, hala badagokio, sarreren jatorrizko prezioan aplikatu diren deskontuak.Eskuratu nahi dituen SARRERAK hautatu ondoren, erabiltzaileak, hala badagokio, aplikatu beharreko BALDINTZA PARTIKULARRAK onartu beharko ditu, erosketa formalizatzeko behar diren datuak eman beharko ditu, eta ordainketa formalizatu beharko du BALDINTZA OROKORREI buruzko 2.2 klausulan adierazitako moduetako baten bidez.Hasitako kontratazioa eta erosketa amaitzeko, ERABILTZAILEAK onartu beharko ditu BALDINTZA OROKORRAK, WEBGUNEAN bertan horretarako ezarritako sistema teknikoaren bidez.ERABILTZAILEAK BALDINTZA OROKORRAK onartu eta aukeratuta duen sistemaren bidez ordainketa baliozkotu ondoren, kontratazioa amaitutzat joko da. Erosketa amaitu ondoren eta gehienez 24 orduko epean, ERABILTZAILEAK SARRERAK jasoko ditu erosketa-prozesuan emandako helbide elektronikoan (pdf formatuan). ERABILTZAILEAK bere kabuz inprimatu beharko ditu SARRERAK, 3 klausulan adierazitakoaren arabera erabiltzeko.Adierazitako epean emandako helbide elektronikoan sarrerak jasotzen ez badira, gerta daiteke sarean komunikatzeko arazo iragankor bat izatea edo ERABILTZAILEAK emandako helbidean akatsen bat izatea. 
 Halakorik gertatuz gero, komeni da CBMko Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jartzea ( info@cristobalbalenciagamuseoa.com] ).
.Erosketaren baieztapena jasotzean ERABILTZAILEAK akatsen bat ikusten badu eman duen daturen batean, CBMko Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarri ahal izango da ( info@cristobalbalenciagamuseoa.com] ).
2.2.       Ordainketa moduak
ERABILTZAILEAK erosketaren zenbatekoa ordaindu ahal izango du kreditu-txartel edo zordunketa-txartel bidez (VISA eta MASTERCARD) bitartez. Hautatutako ordainketa-moduak gasturik eragiten badu, ERABILTZAILEAK hartuko ditu bere gain.

  Kreditu- edo zordunketa-txartel bidezko ordainketa guztiak finantza-erakunde baten ordainketa-pasabide seguruaren bidez egingo dira, zeinak txartelen datuak enkriptatzen baititu. Ordainketa-sistemari ahalik eta seguruena izateko, CBMk ordainketa moduen hornitzaileen ordainketa-sistema seguruak erabiltzen ditu. Ildo horretan, ordainketaren datu konfidentzialak zuzenean eta enkriptatuta (SSL) igorriko zaizkio dagokion finantza-erakundeari.

  Ordainketa-pasabidearen bidez ordainketa egiten denean, sistemak txartelaren finantza-erakunde jaulkitzailearekin konektatuko du, zeinak eskatuko baitu eragiketa baimen dadila autentifikazio-kode pertsonal baten bidez. Eragiketa burutuko da soilik txartelaren erakunde jaulkitzaileak autentifikazio-kodea berresten badu. Kontrako kasuan, transakzioa baliogabetu egingo da.

  Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen arloan aplikatzekoa den legerian xedatutakoarekin bat etorriz, erosketaren zenbatekoa ordainketa-txartel baten zenbakia iruzurrez edo bidegabeki erabiliz kargatu bada, txartel horren ERABILTZAILE titularrak exijitu ahal izango du kargua berehala baliogabetzeko. Kasu horretan, CBMren eta txartelaren ERABILTZAILE titularraren kontuei dagozkien zordunketa eta ordainketa ahalik eta lasterren egingo dira.

  Hala ere, erosketa txartelaren titularra den ERABILTZAILEAK egin badu, eta dirua itzultzeko eskaera ez bada atzera egiteko eskubidea baliatzearen ondorioz gauzatu, legez dagokionean, hark baliogabetzearen ondorioz sorturiko kalte-galerak ordaindu beharko dizkio CBMri.

2.3.       Factura
Faktura posta elektronikoz bidaltzen da, erosketa-prozesuan bildutako datuekin. Egindako kontratazioari/erosketari dagozkion fakturei buruzko arazorik argitzeko, ERABILTZAILEAK idatziz eskatu beharko du helbide elektroniko honetan:  info@cristobalbalenciagamuseoa.com

JARDUERETAN SARTZEKO ETA/EDO PARTE HARTZEKO BALDINTZAK   
JARDUERAN sartu ahal izateko, ERABILTZAILEAK bere kabuz inprimatu dituen SARRERAK aurkeztu beharko ditu, baita tarifa murriztua edo deskontuduna aplikatu izana justifikatzen duen egiaztagiria ere, hala dagokionean.

Baliteke Cristóbal Balenciaga Museoaren instalazioetan sartzeko eta egoteko baldintza objektibo espezifikoak bete behar izatea. Nolanahi ere, establezimenduaren sarreran ikusgai izango dira eta weborrian ere: https://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/default/documentos/206_eu-museoaren_araudia.pdf

Oro har eta inolaz ere, (i) ezin da argazki-kamerarik, bideoa grabatzeko ekiporik eta antzeko gailu elektronikorik erabili instalazioetan; (ii) ezin da erre Cristobal Balenciaga Museoaren barruan; eta (iii) ezin dira ukitu establezimenduan ikusgai jarri diren objektuak. Halaber, debekatuta dago esparrura animaliekin sartzea.

Inork arau horietako bat betetzen ez badu, CBMko langileek neurri egokiak hartzeko baimena izango dute, baita pertsona hori instalazioetatik kanporatzeko ere.

  4.            BERMEA ETA ERANTZUKISUNAREN MUGA

ERABILTZAILEAK WEBGUNEAREN bidez SARRERAK eskuratzen baditu, CBMk bermatuko du sarrera horiei dagozkien JARDUERAK egingo direla, baita kasu bakoitzean aplikatzekoak diren legezko eskakizunetara egokituko direla ere. ERABILTZAILEAK CBMri zuzendu beharko dizkio erreklamazio guztiak.

  5.             UKO EGITEKO, ALDATZEKO ETA ITZULTZEKO ESKUBIDEA

5.1.       Uko egiteko eskubidea
 Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei aplika dakiekeen legerian aurreikusitakoarekin bat etorriz eta JARDUEREN izaera kontuan hartuta, uko egiteko eskubidea ez da aplikagarria izango WEBGUNE bidezko sarreren erosketan..
5.2.       Aldaketak eta Itzulketak
SARREREN erosketa formalizatu ondoren, ez dira onartuko, ez aldaketarik ez baliogabetzerik, ez osorik, ez partzialki, ERABILTZAILEAK eskatuta.Aplikatzekoa den legediaren arabera, ERABILTZAILEAK SARRERENGATIK ordaindutako prezioa itzultzeko eskubidea izango du soilik honako kasu hauetan:i) JARDUERA, dagokion egunaren aurretik, bertan behera uzten bada edo data aldatzen bada; ii) CBMri egotz dakizkiokeen arrazoiengatik JARDUERAN sartu eta/edo parte hartu ezin izan badu. Iii)JARDUERARI aldaketa nabarmenak egiten bazaizkio, eta ERABILTZAILEA ados ez badago aldaketa horiekin, jarduerari izaera, identitatea edo ezaugarri nagusiak kentzen dizkiolako.Aipatutako lege-aurreikuspenen arabera, JARDUERA eten egiten bada hasi eta gero, ERABILTZAILEAK SARRERAREN zenbatekoa jasotzeko eskubidea izango du, soilik etena ez bada ezinbesteko arrazoiengatik gertatu eta JARDUERARAKO aurreikusitako iraupenaren heren bat igaro ez bada.Ondorio horietarako, ezinbesteko arrazoitzat joko da CBMren borondatearekin zerikusirik ez duen edozer aparteko gorabehera edo gertakari, aurreikusi edo saihestu ezin daitekeena, hala nola mota guztietako grebak, suteak, uholdeak, indar eragilerik eza, matxurak edo instalazioetan izandako ezbeharrak, COVID-19ari buruzko egungo osasun-alertaren ondoriozko egoerak eta SARRERAK erosi eta gero gerta litezkeen antzeko beste batzuk, baldin eta aldi batez edo behin betiko galarazten badute edo zailegia egiten badute JARDUERA gauzatzea.SARREREN prezioaren itzulketa, hala dagokionean, gehienez ere 10 eguneko epean gauzatuko da, JARDUERA bertan behera geratu edo aldatu dela iragarri denetik zenbatzen hasita, eta SARREREN prezioa ordaintzeko ERABILTZAILEAK hautatutako ordainketa-modu beraren bidez formalizatuko da.

6.             KEXAK, IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK
ERABILTZAILEEK CBMri iradokizunak, kexak eta erreklamazioak bidali ahal izango dizkiote Bezeroentzako Arreta Zerbitzuari zuzendutako mezu elektroniko baten bitartez ( info@cristobalbalenciagamuseoa.com edo idatziz BALDINTZA OROKORREN 1.2 klausulan ageri den posta-helbidera.

7.             DATUEN BABESA. PRIBATASUN POLITIKA

ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio erosketak formalizatzean emandako datu pertsonalak (izena, abizenak, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa eta SARREREN ordainketari buruzko datuak) CBMk tratatuko dituela, ERABILTZAILEAREKIKO kontratu-harremana mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko helburuarekin, eta bi aldeek sinatutako kontratua gauzatzeko legezko oinarriaren arabera. Tratamenduaren xede diren datu pertsonalak ERABILTZAILEAREKIKO kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira, baita CBMk bete behar dituen legezko betebeharrak betetzeko behar diren epe gehigarriak amaitu arte ere. Legeari jarraikiz CBM behartuta dagoenean baino ez zaizkio ERABILTZAILEAREN datuak hirugarren erakundeei jakinaraziko (adib. zerga-administrazioak, Justizia Administrazioa edo beste administrazio publiko batzuk). Era berean, ez da aurreikusten datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egitea. Halaber, ERABILTZAILEAK kontratazio-prozesuan beste pertsona baten datuak ematen baditu, hirugarren horren datuak jakinarazteko berariazko baimena duela adieraziko du.
Datuak babesteko araudi aplikagarriak bere datu pertsonalei buruzko zenbait eskubide ematen dizkio ERABILTZAILEARI (bere datuetara sartzeko eskubidea, bere datuak ezeztatzea edo ezabatzea eskatzeko eskubidea, bere datuen tratamendua muga dadin eskatzeko eskubidea, bere datuen eramangarritasunaren gaineko eskubidea eta bere datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea). ERABILTZAILEAK eskubide horiek baliatu ahal izango ditu CBMren aurrean, eta, hala dagokionean, emandako baimena ezeztatu ahal izango du, idatzizko eskaera bidaliz, helbide honetara: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com .
Era berean, ERABILTZAILEAK erreklamazio bat aurkez dezake kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa), batik bat eskubideak gauzatzerik lortu ez badu. Agintaritza horrekin harremanetan jartzeko, bere webgunea erabil dezakezu www.aepd.es .

8.             APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA

WEBGUNEAREN bidezko jarduerari aplikatzen zaio Europan eta Espainian indarrean dagoen merkataritza elektronikoaren eta datu pertsonalen babesaren arloko legeria.

9.             FORO ETA AUZIA EBAZTEA

 ERABILTZAILEEN eta CBMren artean sortzen den edozer gorabehera edo gatazka epaitegi eta auzitegi eskudunei bideratuko zaie, Espainiako araudiak prozesu-arloan ezartzen duenarekin bat etorriz.
Halaber, jakinarazten dizugu auziak online ebazteko Europar Batasunaren plataformara jotzeko, esteka honen bidez:
  http://ec.europa.eu/consumers/odr/ .